jueves, 27 de noviembre de 2014

GIZENTASUNA

Gaur egun gero eta osasuneko arazo gehiago daude, bat umeen gizentasuna da. Horregatik, gai honi buruz sakontzea ona dela uste dut.



Gizentasuna ‘lehen mailako’ gizarteetako asaldura kroniko gisa defini daiteke. Gaixotasun honen ezaugarria da gorputzean gantz gehiegi pilatzen dela, eta, oro har, pertsonaren pisua ideala baino handiagoa izaten dela.
Gizentasunaren arazoa larria da gure gizartean, eta horrek, nahi eta nahi ez, hausnarketa eragin behar liguke; izan ere, munduko biztanleen zati handi bat gosez hiltzen ari den bitartean, beste asko gizentasunak jota daude bere esku dituzten elikagaiak gaizki aprobetxatzen dituztelako.
         Haurren obesitatea

Azken urte hauetan, gizentasunaren arazoak eragin zuzena izan du gizartearen segmentu batean. Izan ere, Espainiako Osasun Ministerioaren arabera, haurren obesitatea batez ere 6 eta 12 urte bitartekoena, % 16,1ekoa da, helduena baino puntu eta erdi handiagoa. Datu horiek Europako herrialdeen sailkapeneko bigarren postuan jartzen dute Espainia, Britainia Handiaren atzetik. Gainera, 1984tik hirukoiztu egin da haur obesoen portzentajea.
Aditu guztiek hazkunde horren zergatiak bilatzeari ekin diote. Haien ustez, azken urte hauetan haurren elikaduran izan diren aldaketek zerikusia dute. Kontuan izan behar da gure gizartea dieta mediterraneotik urruntzen ari dela zoritxarrez, eta gero eta prestatutako elikagai gehiago hartzen ditugula; baita gero eta janari azkar gehiago ere.

Hori horrela izanda, gure haurrek opilekin ordezkatu dute ohiko bokadiloa eta freskagarriekin ura. Haur askok, gainera, ez dute ondo gosaltzen, batzuek gosaldu ere ez, eta gero eta kirol gutxiago egiten dute. Ondorioz, haurren gizentasuna gure osasun-sistemaren lehentasunezko arazo bihurtu da; izan ere, gizenak diren haurren % 80 gizenak izango dira heldu bihurtzean ere, eta gaixotasunarekin batera datozen beste asaldurak eta bizi-kalitate txarra pairatuko dituzte. Etorkizunari begira, iragarpenak ez dira batere baikorrak: berehalako neurriak hartzen ez badira, 2030ean Europako biztanleen % 60 gizena izango da. Eta, kostuari dagokionez ere, datuak adierazgarriak dira. Espainian bakarrik obesitateak 2.500 milioi euroko gastua eragiten du, osasun-gastu osoaren % 7, alegia.


Informazio honi buruz esteka asko aurkitu ditut horregatik hemen utziko dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea. Eskerrik Asko!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario